Gizartea -
Trafikoa
Arratsalde hasiera kaotikoa N-Iean Andoainen eta Leioako errepidean, zenbait istripuren ondorioz
Hamar ibilgailuren arteko istripu batek hiru zauritu utzi ditu 14:25 aldera N-I errepidean, Andoain parean. Bestalde, txapazko bi istripu ia aldi berean gertatu dira 14:20ak aldera, eta auto-ilarak sortu dira BI-634n, Bilborako noranzkoan.
EITB Media
N-I errepidean, Andoain parean (Gipuzkoa), Donostiara bidean, hamar ibilgailuren arteko istripu bat izan da, eta hiru pertsona zauritu dira. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguru horretan.
Segurtasun Saileko iturrien arabera, ezbeharra 14:25ean gertatu da, hamar bat ibilgailuren artean.
Gaur goizean beste ezbehar bat jazo da errepide berean, Andoainen. Pertsona bat arin zauritu da, eta bost kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bestalde, txapazko bi istripu ia aldi berean gertatu dira 14:20 aldera Arrontegiko zubian (Bizkaia), eta horrek ere auto-ilarak sortu ditu, batez ere Leioako errepidean (BI-634), Bilbora bidean.
Bi ezbehar arin horiei hirugarren bat gehitu zaie, hori ere txapazkoa, 16:45 aldera.