Gizartea -

Ostiralean

Bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, etxe batean piztutako sutean kea arnasteagatik

Sutea 23:15 aldera piztu da, Iztueta kaleko zazpi solairuko etxebizitza eraikin batean. Sugarrak itzalitakoan, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte ostiral gauean, Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza eraikin batean piztutako sutean kea arnastuta intoxikatu baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, sutea 23:15 aldera piztu da, Iztueta kaleko zazpi solairuko etxebizitza eraikin batean.

Hainbat patruila eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak amatatu dituzte, hainbat auzokide etxetik irtenarazi ostean.

00:45erako erabat itzali dute sua, eta bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak