Gizartea -
Nafarroa
Noaingo gas-leherketan zauritutakoetako hiruk ospitaleratuta jarraitzen dute
Hirurak egonkor daude, eta hobera egiten ari dira. Horietako bi gela arruntetan daude ospitaleratuta, eta hirugarrena, berriz, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren astelehenean izandako gas leherketan, horietako bi larri.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Astelehenean Noainen izandako gas-leherketan zaurituetako hiru lagunek Nafarroako Unibertsitate Ospitalean jarraitzen dute oraindik, baina egonkor daude, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Horietako bi (13 urteko neskato bat eta 49 urteko emakume bat) gela arruntetan daude ospitaleratuta, eta hirugarrena (22 urteko gizon bat), berriz, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Hirurak hobera egiten ari dira.
Gutxienez bederatzi pertsona zauritu ziren astelehenean, horietako bi larri, Noaingo (Nafarroa) etxebizitza multzo batean, gas-ihes baten ondorioz izandako leherketan.