Gizartea -
Oporrak Bakean
4.500 adingabe saharar hartu ditu Euskadik azken 15 urteetan
Euskadin egiten zaien harrerak saharar adingabeen osasunarentzat duen "garrantzi ukaezina" nabarmendu du Oporrak Bakean ekimen solidarioak, eta udako oporraldian haiei egonaldia eskaintzera dei egin die euskal familiei.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
4.597 adingabe saharar hartu ditu Euskadik azken 15 urteetan, bai aterpetxeetan, bai euskal familia askoren etxeetan.
Oporrak Bakean ekimen solidarioaren sustatzaileek gaur eman dituzte jakitera datu horiek. Hain zuzen ere, saharar haurrentzat harrera familiak bilatzen ditu egitasmo horrek, eta Euskadik Saharan duen Ordezkaritza eta EAEko hainbat udal eta elkarte ditu partaide.
"Guztion artean, ikastetxeak zein osasun zentroak hobetzen ari gara, oinarrizko beharrei erantzuten gabiltza, besteak beste ur horniketarekin lotutakoei. Gazteak eta emakumeak ahalduntzeko heziketa ematen dugu, eta, denetan garrantzitsuena, sahararrak hezitzen ari gara horien ahalduntzea jasangarria izan dadin", dio oharrak.
Testuinguru horretan, Euskadin egiten zaien harrerak saharar adingabeen osasunarentzat duen "garrantzi ukaezina" nabarmendu du Oporrak Bakean ekimen solidarioak, eta udako oporraldian (uztailean eta abuztuan) haiei egonaldia eskaintzera dei egin die euskal familiei.
Gaurtik martxoaren 15era egongo da zabalik izena emateko epea.