Gizartea -

ABIADURA HANDIKO TRENA

Arakilgo Udalak esan du ez duela baimenik eman AHTaren zundaketak egiteko, eta gelditzeko agindu du

Astelehen honetan jarduera berreskuratuz gero, Foruzaingoari deituko dio Udalak lanak geldi ditzan. Stop AHT Zundaketak plataformak bi elkarretaratze deitu ditu egun horretarako.

AHT Stop taldearen bilkura larunbatean Arakilen. Argazkia: @ahtgelditu
AHT Stop taldearen bilkura larunbatean Arakilen. Argazkia: @ahtgelditu
AHT Stop taldearen bilkura larunbatean Arakilen. Argazkia: @ahtgelditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arakilgo alkateak adierazi duenez, Udalak ez du baimenik eman Abiadura Handiko Trenaren zundaketak egiteko, eta ostiralean "gelditzeko agindua" eman zuen, Izurdiagan lan horiek egiten ari zirela jakin zuenean. Astelehenean zundaketak egiten jarraitzen badute, Udalak Foruzaingoari deituko dio lanak geldiarazteko, Stop AHT Zundaketak plataformatik adierazi dutenez.

Atzo batzarra egin zuten Izurdiagan 40 bat lagunek, plataforma horrek deituta. Bertan, jakinarazi zuten ostegunean enpresa bateko langileek agertu zirela, "makina zulatzaile batekin, eta zulo bat egin zutela trenbidetik oso gertu dagoen errepidearen bazterbidean. Bazkalorduan makina kamioi batean eraman zuten, eta arratsaldean berriz ere itzuli ziren makinarekin, eta lanean aritu ziren iluntzera arte. Segurtasun pribatuko bi agentek eskoltatuta egon ziren".

"Ostiralean zehar, langileek eta makinak ez zuten bizi-seinalerik eman, baina iragarri zuten datorren astelehen eta asteartean berriro ekingo dietela lanei, eta ondoren Urrizolan jarraituko dutela zundaketekin. Langileek esan zuten Nafarroako Gobernuaren baimenarekin ari zirela lanean", adierazi du ATHaren aurkako kolektiboak prentsa-ohar baten bidez.

Hori dela eta, taldeak bi protesta deitu ditu astelehenerako, bata 09:00etan eta bestea 15:00etan, Izurdiagako futbol-zelaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena