Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Danborrada 2025, Trumpen kargu-hartzea eta su-etena Gazan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2025eko Bandera igoera Donostian. EITB Media
2025eko Bandera igoera Donostian
2025eko Bandera igoera Donostian. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Danborrada 2025: Gauerdian 24 orduko festa lehertu da Donostian eta Azpeitian. Ohi denez, haur danborradak izango dira San Sebastian eguneko protagonista nagusiak. Halaber, 2025eko Urrezko Danborra Moriarti Produkzioak euskal zinema-ekoiztetxe ospetsuari emango diote, 12:30ean, Donostiako udaletxean egingo den ekitaldian. EITB Donostiako eta Azpeitiko danborraden lekuko izango da aurten ere, ETB1en eta eitb.eus-en saio bereziak eskainiko baititu, danbor-hotsak etxe guztietara gerturatzeko.

- Trumpen kargu-hartzea: Donald Trump AEBko presidente hautatuak Euskal Herrian 18:00ak direnean egingo du karguaren zina Kapitolioan, mundu osoko eskuin-muturreko buru eta teknologia alorreko enpresari handien babespean. AEBko 47. presidentea izango da, 2024ko azaroaren 5eko hauteskundeetan Kamala Harris egungo presidenteordea garaitu baitzuen.

- Su-etena Gazan: Su-etenaren lehen egunean, Hamasek hiru gatibu israeldar askatu ditu: Romi Gonen (24 urte), Emily Damari (28 urte) eta Doron Steinbrecher (31 urte). Trukean, Israelek 90 preso palestinar aske utzi ditu. Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du datorren asteburuan Hamasek beste lau bahitu israeldar askatuko dituela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Danborrada 2024 Gaurko azken minutuko albisteak Donostia argazkiak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gazako Zerrenda Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Trump gaur Israel Palestina gaur AEBko lehen dama ohia Mexiko Trump hesia Qatar Urrezko Danborra 2024 Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu