Gizartea -
Ikerketa baten arabera
Euskadik aire-kalitate ona dauka
Jasotako datuek erakusten dutenez, azken urteetan asko hobetu da EAEn arnasten dugun airearen kalitatea, eta soberan gainditzen ditu minimoak.
Erredakzioa
Euskadin 2011. urtean izan dugun airearen kalitatea ona edo onargarria izan da egun guztien %98n, Euskadiko Zaintza eta Kontrol Sareak erregistratutako datuen arabera. Neurketa hori egiteko, 67 puntu finko eta 6 unitate mugikor erabili dituzte.
Jasotako datuek azken urteetan gertatutako hobekuntza nabarmendu eta EAEn arnasten dugun aireak europear legeriak ezartzen duen kalitate-baldintzak soberan gainditzen dituela onartzen dute.
Ibilgailuen erabilera intentsiboa
Gaur egun, hirigune handienetako kutsadura ibilgailuen erabilera intentsiboak sorrarazten du, batez ere. Aire txarraren osagaiei dagokienez, kalitate baxueneko aireak PM10 partikulak, NOX (nitrogeno oxidoa) eta COV partikulak izan ohi ditu.