Gizartea -

SARE SOZIALAK

X sare soziala utzi dute milaka erabiltzailek, Trumpen itzulera eta Musken agur "faxista" direla eta

Elon Musk buru duen sare soziala uzteko erabakia hartu dutenen artean daude, besteak beste, Yolanda Diaz, Sira Rego eta Ernest Urtasun Espainiako Gobernuko ministroak.

X.com sare sozialaren interfazea. Artxiboko argazkia: EFE
X.com sare sozialaren interfazea
X.com sare sozialaren interfazea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeteetan askok X (lehen Twitter zena) utzi eta Mastodon, Bluesky edo Threads sare sozialetara jauzia egin dute, ultraeskuinaren bozgorailu bihurtu delakoan besteak beste. Donald Trumpek AEBko 47. presidente kargua hartu eta Elon Muskek agur "faxista" egin berritan, milaka erabiltzailek erabaki dute X uztea.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak sare sozialean zabaldu duen oharrean jakinarazi duenez, Elon Musk agur faxista egiten ikusteak X uzteko erabakia hartzera eraman du, nahiz eta aitortu duen aspaldidanik buruan zebilkion zerbait izan.

Diazen arabera, X-k sare sozial eta komunikazio tresna izateari utzi dio. Horren ordez, ideia batzuk lehenesteko algoritmoak erabiltzen dituen "propagandarako mekanismo" bihurtu da.

Ernest Urtasun Kultura ministroak ere X sare soziala uztea erabaki du, uste baitu "eskuin muturreko oligarkiaren bozgorailu" bihurtu dela eta "gorrotoa" eta "desinformazioa" sustatzen dituela.

Sira Rego Espainiako gazteen eta haurren arloko ministroak ere bide bera hartzea erabaki du, "diktadore izatera jolasten duen aberats baten" desinformazioaren negozioa "ez elikatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia gaur Xeko azken albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Sare sozialak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Donald Trump albisteak