Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Juana Rivasek senar ohia salatu du nazioarteko indarkeria bikarioagatik

Salatzaileak Francesco Arcuri bikotekide ohia tratu txar emaile gisa definitu du, eta bere bi semeen aurka egindako indarkeriako egoerak ere kontatzen ditu.

Juana Rivas, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Juana Rivas, artxiboko argazki batean
Juana Rivas, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juana Rivasek Francesco Arcuri bikotekide ohiaren aurkako salaketa aurkeztu du nazioarteko indarkeria bikarioa egotzita, eta zortzi urte baino gehiagoz bizi izandako indarkeria egoerak kontatu ditu.

EFE albiste agentziak eskuratu ahal izan duen salaketan irakur daitekeenez, Espainian aurkeztu den gisa honetako lehendabizikoa da.

Salatzaileak Francesco Arcuri bikotekide ohia tratu txar emaile gisa definitu du, eta bere bi semeen aurkako indarkeria egoerak ere kontatzen ditu. Seme gazteena adin txikikoa da eta Italian bizi da, aitarekin. Adinez nagusia dena, berriz, amarekin bizi da, Granadan.

Juana Rivasi bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten bi semeak Francesco Arcuri aita eta tratu txar emailearengandik babesteagatik. Gerora, Auzitegi Gorenak erdira murriztu zuen zigorra, 2018an. Handik bi urtera, 2021ean, indultu partziala eman zion Espainiako Gobernuak. 

Iazko abendutik hiru salaketa gehiago jarri ditu Juana Rivasek bikotekide ohiaren aurka, baina Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Granadako eta Malagako epaitegiek artxibatu egin dituzte.

Gaur-gaurkoz Juana Rivasen seme gazteena Espainian dago, guardiako epaile batek onartutako behin-behineko neurriak tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Italiako albisteak Mundu matxista