Gizartea -
NAFARROA
Erreskate talde bat mendizale baten bila ari da Saioa mendian
Gizonezkoak 59 urte ditu eta Hondarribin bizi da. Mendizalea atzo hasi zen Arraizko Bentetatik Saioa mendira igotzen, eta ordutik ez da haren berririk izan. Segurtasun indarrek gizonezkoaren ibilgailua eta sakelako telefonoa aurkitu dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erreskate talde bat astearte arratsaldetik ari da 59 urteko mendizale baten bila; izan ere, 11:00ak aldera Saioa mendia igotzen hasi zen Arraizko Bentetatik (Baztan), baina ordutik ez dute horren berririk izan.
Gizona goizean atera zen etxetik, Hondarribitik (Gipuzkoa), 112 SOS Nafarroak jakitera eman duenez; bilaketa 18:30ak aldera hasi zen, SOS Deiak larrialdi zerbitzuak egindako abisu dei baten ostean.
Une horretan, dispositibo bat aktibatu zuten, lau taldetan antolatuta, eta lurrean egin zuten bilaketa, argi faltak zailduta.
20:22an aurkitu zuten ibilgailua Arraizko Bentetan, eta 23:35ean aurkitu zuten haren sakelako telefonoa.
Oronoz, Auritz eta Cordobillako suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, Ingurumeneko basozainak eta Foruzaingoko agenteak mobilizatu ziren.
Gauean, bi taldek jarraitu dute bilatzen, eta, gaur goizean, 8:30ean, aurreko eguneko baliabide berberekin, berrekin diote bilaketari.
Horiekin guztiekin bat egin du asteartean bilaketa lanetan parte hartzerik izan ez zuen (argi faltagatik) erreskate helikopteroak.