Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Istilu larriak Erroman, deskontuak garraioan eta Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Istilu larriak Erroman. X sare sozialetik ateratako irudia
Istilu larriak Erroman
Istilu larriak Erroman. X sare sozialetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Istilu larriak Erroman: Reala eta Lazio futbol taldeetako jarraitzaile ultrek istilu larriak eragin dituzte Erroman (Italia), talde donostiarrak eta italiarrak gaur jokatuko duten Europa Ligako partidaren bezperan(21:00etan). Zaleek bengalak, makilak, objektu zorrotzak eta aulkiak erabili dituzte borrokan. Lehen informazioaren arabera, hainbat pertsona zauritu dira.

- Deskontuak garraio publikoan: Omnibus lege-dekretua indargabetuta, besteak beste, garraio publikoko deskontuak bertan behera gelditu dira. Espainiako Gobernuaren menpeko garraioetan txartela garestiagoa izango da gaurtik aurrera, hala nola Renfen eta Estatuaren busetan. Hori bai: dagoeneko jaulkita dauden abonuak apirilean amaituko diren arte erabili ahal izango dira. Hala ere, EAEn, operadore eta erakunde gehienek deskontuari behin-behinean eustea erabaki dute, egoera argitu arte eta Espainiako Gobernuak aurrera begira duen asmoa zein den jakin arte.

- Gregorio Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena: 1995eko urtarrilaren 23an, ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako alkategaia hil zuen tiroz, Donostiako Alde Zaharreko 'La Cepa' tabernan bazkaltzen ari zela. 30. urteurrenaren harira, Ana Iribar alargunarekin eta Consuelo Ordonez arrebarekin hitz egin dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Kirolak Reala Donostia albisteak ETA gaur Metro Bilbao Gizartea bideoak Euskadiko PP bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Italiako berriak Euskotren Erroma gaur Terrorismoaren Biktimak Renfe Garraio publikoa gaur Dirulaguntzak