Gizartea -

Urriak 11

Neskatilaren Nazioarteko lehen Eguna ospatzen da gaur

Ospakizunaren harian, urtean 10 milioi neskatila 18 urte bete baino lehenago ezkontzera behartzen dituztela salatu du Unicefek.

Urtean 10 milioi neskatila ezkontzera behartzen dituzte. Argazkia: Unicef.
Urtean 10 milioi neskatila ezkontzera behartzen dituzte. Argazkia: Unicef.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren arabera, 23 milioi gazte 15 urte bete baino lehenago ezkontzera behartu dituzte azken urteetan, eta kasu askotan, euren adina hirukoizten edo laukoizten zuten gizonekin.

Egungo egoerari dagokionez, neskatilak ezkontzera behartzeko joera horrek behera egin du, baina mundu osoan gertatzen den gauza da. Nazio Batuen Elkartean (NBE) dauden 193 herrialdeeratik 113n bakarrik daude 18 urtez beherakoen ezkontzak debekatuta.

Unifecen datuen arabera, urtean 10 milioi neskatila ezkontzera behartzen dituzte 18 urte bete baino lehen.

Nazioarteko erakundeak azpimarratu egin du horrelako ezkontzen ondorioz neskatilek haurtzarorik ez dutela, hezkuntzatik kanpo geratzen direla, aukerak murriztu egiten zaizkiela, abusu-arriskua areagotu egiten dela eta osasuna arriskuan jartzen dutela. Horrez gain, neskatilak haurdun geratzen dira "amaren bizitza arrisku larrian jarriz eta lesio fisiko eta psikologiko larriak sortuz".

"Neskatilak esklabo bihurtzen dituzte, bizitza osorako. Etxeko esklaboak dira, sexu-esklaboak, eta eskubide guztiak urratzen dizkiete: osasunerako eta hezkuntzarako eskubidea, diskriminatuak ez izateko eskubidea, eta askatasun fisikorako eta psikologikorako eskubidea", dio Unicefek txosten batean.

Aitzakiarik ez

Haurren Laguntzarako Funtsen ustez, egoera horiek ezin dira tradizioan, erlijioan, kulturan edo ekonomian oinarritutako argudioekin justifikatu.

Gauzak horrela, Gobernuei ezkontza horiek debekatzeko eskatu die, amatasun goiztiarrak sortzen dituen arazo larriak pairatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea