Gizartea -

ISTRIPUA

Gidari batek adingabe bat harrapatu eta istripua izan den lekutik alde egin du Bilbon

Bilboko Udaltzaingoak adierazi du lekukoak behar dituela atzo 22:00ak aldera Miribilla auzoan gertatutakoa ikertzeko.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bat zauritu zen bart Bilboko Miribilla auzoan, auto batek harrapatuta. Gidariak istripua gertatu zen lekutik alde egin zuen.

Asteazken gaueko hamarrak aldera Askatasuna etorbidearen eta Claudio Gallastegi kalearen arteko elkargunean izandako istripua ikertzeko lekukoak behar dituela adierazi du.

Adingabea zauritu egin zen eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten, Bilboko Udaltzaingoak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu gertatutakoa ikertzeko:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak