Gizartea -

HAIZETEA

Eowyn depresioak 134 km/h-rainoko ufadak eragin ditu eta 8 hegaldi desbideratu dituzte Bilboko aireportuan

Haizeari dagokion abisu horia larunbat goizera arte (06:00) egongo da indarrean Bizkaiko haizeguneetan. Igandean, berriz, Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du Araban eta Bizkaian, haizeagatik, 06:00etatik gauerdira arte, 120 km/h-tik gorako boladak espero baitira.

Haizea Getxon. Argazkia: EFE
Haizea Getxon. Argazkia: EFE
Haizea Getxon. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eowyn depresioaren ondorioak nabari dira Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Euskalmetek jakinarazi duenez, goizean 100 km/h-tik gorako boladak neurtu dira Punta Galean (121 km/h), Zugaztietan (108 km/h), Matxitxakon (134 km/h) eta Cerrojan (127 km/h).

Hego-haizeak bazterrak gogor astindu dituen erakusgarri, gaur goizean 8 hegaldi desbideratu dituzte haizeagatik Bilboko aireportuan. Gainera, gutxienez 4 bertan behera utzi dituzte.

''Lurreratzean oihuak izan dira eta lur hartu dugunean txaloak''
''Lurreratzean oihuak izan dira eta lur hartu dugunean txaloak''
''Lurreratzean oihuak izan dira eta lur hartu dugunean txaloak''

0:40

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du Bizkaian. Nafarroa iparraldean, haize-boladak 80-100 km/h-koak izan daitezkeenez, abisua ezarri dute 17:00etatik aurrera.

Gainera, Gipuzkoan eta Arabako ipar-mendebaldean, haize-boladak 70-90 km/h-koak izango dira egunez haizeguneetan, eta 40-60 km/h-koak haizeguneak ez diren lekuetan. Gauean, biziagotu egingo da: haizeguneetan 80-100 km/h-ko ufadak izango dira, eta haizeguneak ez direnetan, 60 km/h-koak.

Goizean, Araban, 80 km/h-tik gorako ufadak neurtu dituzte Tobillasen (Gaubea) eta Zaldiaranen, 83 km/h-koak eta 81 km/h-koak, hurrenez hurren. Gipuzkoan, berriz, bolada bortitzenak Zarautzen (81,5 km/h) eta Zegaman (80 km/h) erregistratu dira.

Eowyn aztertuko duen hegazkin ''ekaitz-ehiztari'' bat iritsi da Loiura
Eowyn aztertuko duen hegazkin ''ekaitz-ehiztari'' bat iritsi da Loiura
Eowyn aztertuko duen hegazkin ''ekaitz-ehiztari'' bat iritsi da Loiura

0:30

Azkenik, Aemetek abisupean izango du Nafarroako isurialde atlantikoa 80 km/h-ko ufadak egon daitezkeelako.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, hego-haizearen eraginez, tenperaturak gora egingo du, eta tenperatura 18-20 graduren bueltan izango da. Zeruan, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodei asko egongo dira, eta ostarte batzuk kostaldetik gertuago. Ez da prezipitaziorik espero.

Larunbatean, egoera aldatu egingo da: eguna grisa izango da, prezipitazioak izango dira eta tenperaturak behera egingo du. Ostiraletik larunbaterako goizaldean, haizeak jotzen jarraituko du eta giroa epel mantenduko da. Goizean goiz, ordea, haizeak mendebaldera egingo du. Horrek hodei ugari eta prezipitazio ugari ekarriko ditu, eta leku batzuetan ugariak izango dira.

Eguneko tenperaturak freskoak izango dira, eta eguneko minimoak larunbateko azken orduetan neurtuko dira.

Igandeari begira, Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du Araban eta Bizkaian haizeagatik, 06:00etatik gauerdira arte. 

Getxoko Udalak krisi mahaia aktibatu eta udal plana ezarri du, 0 fasean, igande honetarako aurreikusita dagoen alerta laranja tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Alerta meteorologikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak