Gizartea -

Kolore morea nagusi, Bilbon

Begoñako Andra Mariren omenaldia egin dute bilbotarrek

Urtero bezala, urriaren 11n Begoñako Andra Mari birjinaren omenaldia ospatu dute, Bilbon. Egun osoan ekitaldi ugari egon dira eta, bukatzeko, erromeria kaleetan zehar eta meza izango da basilikan.

Begoñako Andra Marik milaka bizkaitarren bisita jaso du. Argazkia: EITB
Begoñako Andra Marik milaka bizkaitarren bisita jaso du. Argazkia: EITB
Begoñako Andra Marik milaka bizkaitarren bisita jaso du

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolore moreak estali du gaur hiriburu bizkaitarra. Izan ere, urriaren 11 guztiak bezala, Begoñako Andra Mari birjinaren omenaldia ospatu dute eta, tradizioak esaten duenez, kolore horretako zapiak eraman behar dira.

Begoñako Anaiarteak zapi morea eta ohiko jantzi euskalduna janztea eskatu die bertara hurbildu direnei. Gainera, 6.000 zapi eta 15.000 txokolatina banatu dituzte, tradizioari jarraituta.

Omenaldia txikienek hasi dute. Puzgarriak dituen “Umeen mundua” gunea ireki dute, eta, ondoren, marrazkiak eskaini dizkiote Begoñako “Amatxuri”, opari moduan. Ostean, Bilboko Udalaren Musika Bandak kontzertua eskaini du Joan XXIII.aren Plazan.

19:30 aldera, dantzarien eta txistularien esku ohiko erromeria hasiko da. Arriaga Plazatik atera eta basilikarako bidea hartuko dute, kalejiran.

Behin basilikan, Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidente ohi eta 2012ko Ohorezko Romeroak ongi etorria emango die bertara hurbiltzen diren guztiei. Ondoren meza emango dute, eta su artifizialak egongo dira egunari bukaera borobila emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea