Gizartea -

Indarkeria matxista

20 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu erasoa egitea egotzita

Astelehenean, San Sebastian egunean, egin zuen erasoa.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogei urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, San Sebastian egunean (urtarrilak 20) sexu eraso bat egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Biktimak salaketa aurkeztu zuen asteartean, eta Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, erasoaren ustezko egilea identifikatu eta asteazkenean atxilotu zuten.

Atzemandako gizona epailearenera eraman dute dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak