Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Realzaleen aurkako erasoa, Biobizkaia bbk brainlab eta alkoholik gabeko ardoak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Istilu larriak Erroman. X sare sozialetik ateratako irudia
Istilu larriak Erroman
Istilu larriak Erroman. X sare sozialetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Realzaleen aurkako erasoa: Lazio futbol taldeko ultrek Erroman zauritutako Realeko jarraitzaileetako bik ospitalean jarraitzen dute. Batek pronostiko erreserbatua du, eta besteari jakinarazi diote 30 egunen buruan osatuko dela. Gainerakoek sendagiria jaso dute. Zauritutako realzaleak bisitatu ondoren Jokin Aperribay Realeko presidenteak azaldu duenez, zale txuri-urdinak ez zeuden Lazioko jarraitzaileak elkartu ohi diren lekuan eta, beraz, "ez dirudi elkar jipoitzeko hitzordua jarri zutenik". 

- Gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko laborategi berria: Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Biobizkaia bbk brainlab laborategi berriaren aurkezpen ekitaldian parte hartuko du, Xabier Segredo BBK Fundazioko presidentearekin batera (10:00etan, Biobizkaian). Laborategi horretan gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzen dira, hala nola parkinsona, esklerosi anizkoitza, alzheimerra edo ELA. 

- Alkoholik gabeko ardoak: Alkoholik gabeko edarien (0,0 ere deiturikoa) kontsumoak gora egin du azken boladan, eta bezero berriak erakarri asmoz, gero eta upategi gehiago dira merkatu berri horretan murgiltzea erabaki dutenak. Adituek, ordea, nabarmendu dute produktuak ez direla parekatu behar, ezberdinak direlako. Alkoholak funtsezko zeregina du ardoan, zapore-eramaile gisa. Horregatik, ardozale askok ez dute begi onez ikusten alkoholik gabeko ardoaren kontu hori, horien hitzetan, produktua erabat aldatzen baita. Hala ere, aditu asko bat datoz esatean alkoholik gabeko ardoen alorrean asko aurreratu dela eta gero eta gertuago daudela helburuetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Kirolak Reala Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Italiako berriak Erroma gaur