Gizartea -

Haizea

Loiun lur hartu behar zuten bi hegaldi desbideratu dituzte haizeagatik

Bartzelonatik eta Mallorcatik zetozen bi hegaldi Gasteizko aireportura desbideratu dituzte. Oraingoz, ez da hegaldirik bertan behera geratu.

Hegazkin bat aireratzen. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat aireratzen
Hegazkin bat aireratzen. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaia eta Nafarroa abisupean egongo dira arratsaldetik aurrera, haize zakarra espero delako. 18:00etan sartuko da abisu horia indarrean Bizkaian, eta 17:00etan Nafarroan. Eguna hasi denetik, baina, haize-ufada handiak izan dira batean zein bestean.

Horrek eragina izan du Bilboko aireportua helmuga zuten bi hegalditan. 08:15ean eta 08:25ean lur hartu behar zuten Bartzelonatik eta Mallorcatik atera diren bi hegaldi horiek, baina haizeak lurreratzea eragotzi die. Hori dela eta, Gasteizko aireportura desbideratu dituzte, Forondara.

Gainerako hegaldiekin ez da arazorik egon, eta oraingoz, behintzat, ez da hegaldirik bertan behera geratu.

Goizean, orduko 114 kilometroko haize-boladak izan dira Galean (Getxo), 108 km/h-koak Zugaztietan (Trapagaran), eta 105 km/h-koak Cerrojan (Karrantza) eta Matxitxakon (Bermeo).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Alerta meteorologikoak Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gasteizko Aireportua