Gizartea -

OTSAILAK 1

Eusko Jaurlaritzak ez du "argumentu solidorik" ikusten osasun publikoaren aldeko manifestazioak deitzeko

OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Osasun publikoaren aldeko manifestazioa Bilbon, artxiboko irudi batean. Irudia: Bilgunea Osakidetza
Osasun publikoaren aldeko manifestazioa Bilbon, artxiboko irudi batean
Osasun publikoaren aldeko manifestazioa Bilbon, artxiboko irudi batean. Irudia: Bilgunea Osakidetza

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, ez dago pisuzko arrazoirik osasun publikoaren defentsan manifestazioak egiteko, baina, edozein kasutan, herritarrek manifestatzeko eskubidea dutela adierazi du.

OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak biltzen dituen koordinakundeak manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan, "Osasun publikoaren defentsan promesa gehiagorik ez, konponbide errealak orain" goiburupean.

Deitzaileen esanetan, "osasun eskubidea arrisku larrian dago, Jaurlaritzak osasun sistema publikoa desegiteko estrategiarekin jarraitzen duelako". Besteak beste, "sistema pribatizatzen" eta "herritarren osasuna eta langileen baldintzak kaltetzen" ari direla salatzen dute.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, ordea, Martinezek ukatu egin du Osakidetzaren pribatizazioa gertatzen ari dela. Are gehiago, Eusko Jaurlaritza Europan medikuntza pribatuari diru gutxien eskaintzen dion gobernua dela azpimarratu du, % 5 baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak