Gizartea -
Delituak
Gizon bat atxilotu dute Iruñean beste bati eraso egin eta biktima homosexuala zelako egin zuela onartu ostean
Iruñeko Abejeras kaleko diskoteka batean izandako eraso baten ondorioz atxilotu dute 24 urteko gizonezkoa; aurrekariak ditu. Erasotzaileak zauria egin zion biktimnari aurpegian, odoletan utziz hura. Osasun-zentrora eraman behar izan zuten.
Agentziak | EITB Media
Gizon bat atxilotu du Foruzaingoak Iruñean, kalteak eta gorroto-delitu bat egotzita, diskoteka batean beste gizon bati eraso egin eta haren sexu orientazioagatik eraso ziola onartu ostean. Atxilotuak aurrekariak ditu, eta egoera irregularrean dago Estatuan.
Iruñeko Abejeras kaleko diskoteka batean izandako eraso batengatik atxilotu dute 24 urteko gizona. Erasotzaileak zauria egin zion biktimari aurpegian, eta osasun-zentro batera eraman behar izan zuten sendatzera, odola zeriola baitzegoen, Foruzaingoaren arabera.
Bi aldiz atxilotu dute gizona aste berean. Aurrekoan, diskoteka berean patinete bat lapurtzeagatik atxilotu zuten. Oraingoan, kalteak (diskotekako atea eta salatzailearen telefonoa apurtzeagatik) eta gorroto-delitua egotzi dizkiote, biktimari homosexuala izateagatik eraso ziola aitortu baitzuen.