Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako sexu-erasoaren biktima adingabea da eta Uliako aterpetxean eraso zioten

Erasoaren ustezko egilea, 20 urteko gizon bat, atxilotu egin zuen Ertzaintzak, baina epaileak aske utzi du.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan Donostian izandako sexu-erasoaren biktima adingabea da, eta Uliako udal aterpetxean egin zioten eraso, Nekane Arzallus alkateordeak jakinarazi duenez.

Udalak elkarretaratzea egin du gaur, erasoa gaitzesteko, eta ondoren Arzallusek gertatutakoaren inguruko azalpenak eman ditu.

Horren esanetan, erasoa asteartean jazo zen, ez astelehenean, San Sebastian egunean, hasieran esan zen bezala. Gainera, udal aterpetxe batean egin zuten erasoa.

Ertzaintzak atxilotu egin zuen ustezko erasotzailea, 20 urteko gizon bat, baina epaileak aske utzi zuen ondoren.

Alkateordeak txalotu egin du Ertzaintzak "azkar" jokatu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa