Gizartea -

Krimena Bilbon

Adituen txosten baten arabera, ezin da inputatu Yanely Gonzales hil zuen gizona

Baliteke emakumearen hilketa ahozko epaiketara ez iristea; izan ere, auzitegiko medikuaren txosten baten arabera, akusatua, haren bikotekidea, ezin da inputatu, gizonak koadro psikotiko larria baitzuen.

Hilketa Santutxu auzoko etxebizitza batean gertatu zen. Argazkia: EFE
Hilketa Santutxu auzoko etxebizitza batean gertatu zen. Argazkia: EFE
Hilketa Santutxu auzoko etxebizitza batean gertatu zen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yanely Gonzales irailaren 11n hil zuten, Bilbon, eta litekeena da ustezko hiltzaileari ahozko epaiketa ez egitea, auzitegiko medikuaren txosten batek akusatua, biktimaren bikotekidea, inputaezina dela ondorioztatu baitu. Perituen arabera, 34 urteko gizonak koadro psikotiko larria zuen, errealitatearekin kontaktu osoa galdu zuen krimena egin zuen unean, eta horrek erabat deuseztatu zituen bere nahimenak eta gaitasun-kognitiboak.

Txostenean jaso dutenez, akusatuak ez zekien zer egiten zuen eta ez zuen horretarako asmorik. Horregatik, adituek uste dute inguruabar salbuesle oso bat gertatzen dela, eta, ondorioz, ezin dela inputatu; hau da, ezin dute epaitu, ez zelako bere egintzen erantzule.

Gizonak aurrekari psikiatrikoak zituen 2010etik gutxienez, eta irailaren 11ko arratsaldean joan zen Basurtuko Ospitaleko larrialdi psikiatrikoetako zerbitzura, biktimarekin eta bere gurasoekin batera. Handik gutxira eman zioten alta, eta ordubete geroago hil zuen Yanely.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak