Gizartea -

HAIZETEA

Abisu horia amaituta ere, beste bi hegaldi geratu dira bertan behera Loiun haizeagatik

06:45ean Frankfurtera eta 07:20ean Munichera joan behar zirenak ez dira abiatu. Lapurdin itxita egongo dira gaur goizean kostatik gertu dauden errepideak, Belharra olatua sortzeko arriskuagatik.

Hegazkina Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE
Hegazkina Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE
Hegazkina Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haize boladen okerrena biharko espero bada ere, azken orduetan nabaritu da haizearen eragina Bizkaian. Loiun esaterako, eguna hastearekin batera bi hegaldi gutxienez bertan behera utzi dituzte. 06:45ean Frankfurtera eta 7:20ean Munichera joatekoak zirenak ez dira abiatu. Atzo guztira 8 hegaldi geratu ziren bertan behera Loiun haizearen ondorioz.

Bizkaiko haizeguneetan egon da abisu horia aktibatua gaur gauean, eta horietan bildutako datuak zabaldu ditu Euskalmetek dagoeneko. Matxitxakon, esaterako, 134 kilometro orduko haize boladak neurtu dituzte, eta Getxoko Galean 116 kilometro ordukoak.

Eta itsasoaren egoerari lotuta, abisua eman du Pirinio Atlantikoetakoko prefetak, gaur goizean Belharra olatua sortzeko arriskua baitago Urruñan. Lapurdin sortzen den olatu handiena da, eta horregatik, neurriak hartu dituzte. Hala, itxita egongo dira kostatik gertu geratzen diren errepideak.

Eowyn depresioa

Eowyn depresioaren ondorioak nabariak izan dira Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Euskalmetek jakinarazi duenez, 100 km/h-tik gorako boladak neurtu dira Punta Galean (121 km/h), Zugaztietan (108 km/h), Matxitxakon (134 km/h) eta Cerrojan (127 km/h).

Hego-haizeak bazterrak gogor astindu dituen erakusgarri, ostiral goizean 8 hegaldi desbideratu zituzten haizeagatik Bilboko aireportuan. Gainera, gutxienez 8 bertan behera utzi zituzten.

''Lurreratzean oihuak izan dira eta lur hartu dugunean txaloak''
''Lurreratzean oihuak izan dira eta lur hartu dugunean txaloak''
''Lurreratzean oihuak izan dira eta lur hartu dugunean txaloak''

0:40

Eowyn aztertuko duen hegazkin ''ekaitz-ehiztari'' bat iritsi da Loiura
Eowyn aztertuko duen hegazkin ''ekaitz-ehiztari'' bat iritsi da Loiura
Eowyn aztertuko duen hegazkin ''ekaitz-ehiztari'' bat iritsi da Loiura

0:30

Larunbatean, egoera aldatu egingo da: eguna grisa izango da, prezipitazioak izango dira eta tenperaturak behera egingo du. Ostiraletik larunbaterako goizaldean, haizeak jotzen jarraituko du eta giroa epel mantenduko da. Goizean goiz, ordea, haizeak mendebaldera egingo du. Horrek hodei ugari eta prezipitazio ugari ekarriko ditu, eta leku batzuetan ugariak izango dira.

Eguneko tenperaturak freskoak izango dira, eta eguneko minimoak larunbateko azken orduetan neurtuko dira.

Igandeari begira, Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du Araban eta Bizkaian haizeagatik, 06:00etatik gauerdira arte. 

Getxoko Udalak krisi mahaia aktibatu eta udal plana ezarri du, 0 fasean, igande honetarako aurreikusita dagoen alerta laranja tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Bizkaia Alerta meteorologikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi