Gizartea -

Matxura Bizkaia Zubian

Bizkaia Zubian autoak pasatzeko zerbitzua eten dute, 18 kableetako bat hautsi delako

Zerbitzua kudeatzen duen enpresak ostiral arratsaldean hauteman zuen kaltea, autoak pasatzeko ontzixkari eusten dioten 18 kableetatik bat hautsi zen, ustez haizeagatik. Oinezkoentzat zabalik da zerbitzua.

Bizkaia Zubia. Argazkia: Wiki:Ebaki.
Bizkaia Zubia. Argazkia: Wiki:Ebaki.
Bizkaia Zubia. Argazkia: Wiki:Ebaki.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ewoyn borraskak Euskal Herri aldera igorri dituen haize gogorren eragina Bizkaia Zubira ere iritsi da eta, kalteak eragin ditu autoak batetik bestera pasatzeko ontzixkaren kableetako batean. 

18 kablek eusten diote ontzi horri eta horietako bat hautsi egin dela jakinarazi du zubia eta haren zerbitzua kudeatzen duen enpresak, ustez, haizeagatik.

Ostiral arratsaldekoa da kontua eta, ordutik, segurtasun arrazoiak tarteko, autoak ezin dira ontzixka horretara igo Bilboko itsasadarren alde batetik bestera pasatzeko, autoena baita orotara eraman ohi duten pisuaren % 70. 

Hala ere, oinezkoek eta patinete edo bizikletaz doazenek berdin-berdin erabili ahal izango dute zubia. 

Enpresak jakinarazi duenez egunak beharko dituzte konpontzeko eta barkamena eskatu dute sortutako eragozpenengatik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Portugalete bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa