Gizartea -

Araba

Bi pertsona atxilotu eta bost zigortu dituzte Lantaronen, auto lasterketa ilegalak antzemateko kontroletan

Urtarrileko ostiraletan egindako kontroletan, 35 ibilgailu eta 51 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu eta beste bost zigortu ditu, auto lasterketa ilegalak antzemateko, urtarrilean zehar Lantarongo industrialdean egin dituen kontroletan. Gainera, 51 lagun eta 35 ibilgailu identifikatu dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Identifikatutako gidarietako hiruk zigor proposamena jaso zuten, ausardiaz gidatzeagatik, eta beste bik zigorra, Herritarren Segurtasunaren Legea hausteagatik. Epaile baten errekisitoriagatik, bestalde, bi gizon atxilotu zituzten.

Urtarrilaren 11ko gauean hasi zituzten prebentziozko kontrolak, industrialdera joaten direnek lasterketa ilegalak egiten ote dituzten, eta ausarkeriaz gidatzen ote duten ikusteko.

Izan ere, zenbait herritarrek salatu zuten zilindrada handiko ibilgailuak ibiltzen zirela han, lasterketak egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak