Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Basurtuko ospitaleko sendagile bati eraso egitearren

Larrialdietan zegoela egin zion eraso emakume sendagileari. Ukabilkada bat eman zion aurpegian, eta jarraian inguruan zeuden pertsonei jotzen saiatu zen, lanbas baten makilarekin.

Basurtuko ospitalea. EFE: artxiboko argazkia
Basurtuko ospitalea
Basurtuko ospitalea. EFE: artxiboko argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen ostiral gauean Basurtuko ospitaleko sendagile bati eraso egiteagatik.

Funtzionario publiko baten aurkako atentatu delitua egotzita hartu zuten atxilo gizon erasotzailea.

Atzo gertatu zen erasoa, 21:00ak jota. Larrialdietan zegoela egin zion eraso sendagileari. Ukabilkada bat eman zion aurpegian emakumeari, eta jarraian inguruan zeuden pertsonei jotzen saiatu zen, lanbas baten makilarekin.

Gertatzen ari zenaz jabetuta, ospitaleko langileek Ertzaintzari deitu zioten. Bertara iritsi zirenean, jazotako guztia kontatu zien biktimak agenteei. Berehala, erasotzailea atxilotu eta Bilboko ertzain-etxera eraman zuten.

Gaitzespen mezua

Osasun Sailak eta Osakidetzak zorrotz gaitzetsi dute osasun-arloko langileen aurkako indarkeria-ekintza oro, eta "baldintzarik gabeko laguntza ematen diete, psikologikoa zein lan-arlokoa, euskal osasun-sistemako profesionalei", adierazi dutenez.

Era berean, gogorarazi dute Osakidetzak segurtasun protokoloa duela 2003tik aurrera(2021ean berrikusia), lan-osasunaren ikuspegitik eta ikuspegi juridikotik laguntzeko.

Alberto Martinez Osasun sailburuak ere mezua argitaratu du Linkedin sareko profilean, Osakidetzako profesionalei bere "errespetua eta babesa" helaraziz. Gogor gaitzetsi du gertatua eta eskura dituzten baliabide guztiak indartuko dituztela esan du horrelakorik berriz ere gerta ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea