Gizartea -

GAS LEHERKETA

Noaingo gas leherketan zaurituetako bakarrak jarraitzen du ospitalean

Urtarrilaren 13an zauritutako 9 pertsonetatik bakarrak jarraitzen du une honetan ospitaleratuta, 13 urteko adin txikiko batek. Egun batzuk Zainketa Intentsiboetako Unitatean igaro ondoren, gela arrunt batean jarraitzen du orain osatzen.

Noainen, leherketa izan zen etxearen kanpoaldea. Argazkia: EFE
Noainen, leherketa izan zen etxearen kanpoaldea. Argazkia: EFE
Noainen, leherketa izan zen etxearen kanpoaldea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan jakin denez, urtarrilaren 13an Noaingo etxebizitza batean izandako leherketan zauritu zen 49 urteko emakumeari alta eman diote, eta, horrekin, leherketan zauritutako bederatzi lagunetatik bakarra geratzen da ospitalean: 13 urteko adingabe bat.

Haurra zenbait egunez egon zen Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zainketa intentsiboetako unitatean baina hobera egin eta gela arrunt batean jarraitzen du orain, osatzen, Osasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Leherketa urtarrilaren 13an gertatu zen Noaingo Zabalegiko Kontzejuaren kaleko etxebizitza batean, eta inguruko hainbat etxebizitzei eragin zien. Bederatzi pertsona zauritu ziren ezbeharrean eta horietako zazpi ospitalera eraman behar izan zituzten.

Leherketaren ondorioz, 250 bizilagun etxetik atera behar izan zituzten, gainera.

Leyre Olza kazetaria eraikinik kaltetuenean bizi zen eta ezin izan du barruan zegoen ezer berreskuratu. Hauxe da bere testigantza ETBn:

''Bi urte luzatuko da kontua, ez dakigu eraikina bota beharko den edo ez''
''Bi urte luzatuko da kontua, ez dakigu eraikina bota beharko den edo ez''
''Bi urte luzatuko da kontua, ez dakigu eraikina bota beharko den edo ez''

1:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Noain