Gizartea -

TRAFIKOA

Asteartera arte egongo da itxita N-634 errepidea Deba parean, lur jausi bat dela eta

Galtzadara lur eta harri ugari erori dira goizaldean, eta errepidea bi noranzkoetan zarratu behar izan dute. Luze joko du, makinak behar baitituzte bidea garbitzeko eta bihar ikusiko da egonkor geratzen den.

Goizaldean izan da lur jausia. EITB Media
Goizaldean izan da lur jausia.
N-634 errepidea itxi dute, Deba parean, lur-jausi baten ondorioz

0:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-634 errepidea, Gipuzkoako kostaldetik doana, erabat itxita dago gaur Deba parean (Gipuzkoa) lur jausia izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Ezbeharra 05:30ean jazo da, eta harri eta lur ugari jausi dira bidera.

Astearte honetara arte egongo da itxita, segurtasun arrazoiengatik, eta egiaztapen guztiak egiten amaitu arte. Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, bihar magala egonkor mantendu daitekeela ziurtatu arte ez dute irekitzeko erabakirik hartuko.

Bestalde, gaur arratsaldean ireki dute errepide hori bera Getaria eta Zumaia artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Deba Albisteak Luiziak