Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eguraldia, aste erabakigarria Guardia Glassen eta 80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Olatuak Lekeition. Artxiboko argazkia: Victor Uriarte
Olatuak Lekeition
Olatuak Lekeition. Artxiboko argazkia: Victor Uriarte

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eguraldia: Haize zakarra izango da nagusi Euskal Herrian, gutxienez asteartera arte, 'Herminia' borraskak eraginda. Orduko 100 kilometrotik gorako ufadak espero dira datozen orduetarako ere, eta 5 metro inguruko olatuak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du nabigaziorako arriskuagatik 06:00etatik 14:00etara, eta itsasaldeko arriskuagatik 14:00etatik 17:00etara, 4,5 metroko olatuak egongo baitira. Mareagora 15:29an izango da. Azken orduetako haize gogorrak 200 intzidentzia inguru eragin ditu, tartean, luiziak. N-634 errepidea itxi egin behar izan dute, Deba parean, lur jausi bat tarteko.

- Aste erabakigarria Laudioko Guardia Glassen: Guardian Glass multinazionalaren Enpresa Batzordea (ELAk eta LABek osatzen dute) Laudioko enpresaren zuzendaritzarekin bilduko da gaur goizean, 08:30ean, joan den astean itxiera iragarri ondoren, egoerari buruz hitz egiteko. Ondoren, Batzordeak bi asanblada egingo ditu langileekin, 10:00etan lehena eta 15:00etan bigarrena, hilaren 30etik aurrera greba mugagabea egin ala ez erabakitzeko. Hasiera batean, labea otsailaren 3an gelditzekoak ziren baina itxiera urtarrilaren 29ra aurreratzea erabaki zuten iragan ostiralean.

- Auschwitz, 80 urte: 80 urte dira Auschwitzeko kontzentrazio esparrua askatu zutenetik, 1945eko urtarrilaren 27an sartu baitzen Armada Gorria Alemania naziko kontzentrazio esparru horretan. Auschwitz-Birkenau Museoaren arabera, aipaturiko kontzentrazio eta sarraski esparruan, Alemaniako naziek 1,1 milioi pertsona hil zituzten, nagusiki juduak. Bertatik guztira 1,3 milioi pertsona igaro zirela uste da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Alemania bideoak Denboraleak bideoak Laudioko bideoak Eguraldia Gizartea bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Enpresak Lan gatazkak Polonia albisteak