Gizartea -

ERABAKI JUDIZIALA

Artxibatu egin dute Getxoko Europa ikastetxeko irakasle baten kontra-sexu erasoengatik zabaldutako auzia

Epailearen arabera "ez dago froga nahikorik" ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Lau urteko lau neskaren familiek jarri zuten salaketa iazko maiatzean.

Getxoko Europa ikastetxea. Argazkia: EFE
Getxoko Europa ikastetxea. Argazkia: EFE
Getxoko Europa ikastetxea. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du herri horretako Europa ikastetxeko irakasle baten kontra sexu-erasoengatik zabaldutako auzia, aurrera egiteko froga nahikorik ez dagoela argudiatuta. 

Eusko Jaularitzako Segurtasun Sailak iazko maiatzean zabaldu zuen irakaslearen aurkako ikerketa, sexu-askatasunaren kontrako hainbat delitu egon zitezkeelakoan. Adin txikiko (lau urtekoak) lau neskaren familiek jarri zuten salaketa, sexu-erasoengatik.

Kasuen berri izan eta berehala, Europa ikastetxeak apartatu egin zuen irakaslea. Bi eta hiru urte artean zeramatzan zentro horretan lanean, ingeleseko irakasle.

Protokoloa abiatuta, txosten medikuek haurretako baten genitaletan sexu erasoen zantzu arinak ikusi arren, psikologo eta gizarte langileek neskatoekin izandako hartu-emanetan ez dute froga nahikorik ikusi irakaslea inputatzeko. Hortaz, Fiskaltzaren babesarekin, Getxoko Instrukzio epaitegiak behin-behinean artxibatu du kasua.

Hala ere, etorkizunean froga berriak ateraz gero, berriro ireki ahal izango litzateke prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak