Gizartea -

Aurretiazko borondateak

Nafarroa eta EAE buru dira bizi-testamentuak egiten

1.000 biztanleko, 26 dokumentu erregistratzen dira Nafarroan, eta 24, EAEn. Prozedura horrekiko interesa nabarmen hazi da azken urteotan.

Grafikoa. EITB Media
Grafikoa
Grafikoa. EITB Media

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) dira Espainiako Estatuan aurretiazko borondateen dokumentu gehien erregistratuta dituzten erkidegoak. Dokumentu horri bizi-testamentu ere esaten zaio, eta adinez nagusi direnei aukera ematen die beren borondatea adierazi ezin duten egoeretan jaso edo saihestu nahi dituzten tratamendu medikoei buruz erabakitzeko.

EAEn, aurretiazko borondateen dokumentuen erregistroa etengabe hazi da. Gaur egun, 47.616 pertsonak eman dute izena, eta gorakada nabarmena izan da azken urteetan: 4.900 dokumentu erregistratu ziren 2019an, beherakada izan zen 2020an covid-19aren pandemiaren ondorioz, 5.397 erregistratu ziren 2022an eta 9.194 2023an.

g

g

Gero eta inskripzio gehiago daude EAEn, eta horrek erakusten du kontzientziazio handiagoa dagoela bizitzaren amaiera norberaren balioen eta nahien arabera planifikatzeak duen garrantziaz.

Zer da aurretiazko borondateen dokumentua?

Aurretiazko borondateen agiria lege-tresna bat da, egoera mediko kritikoetan autonomia pertsonalarekiko errespetua bermatzen duena. Pertsona batek bere kabuz erabakirik hartu ezin badu jaso nahi dituen zainketa medikoei eta tratamenduei buruz dituen lehentasunak zehaztea du helburu. 

Noiz aplikatzen da?

Konorterik gabe, gaixotasun larri edo komunikatzeko gaitasunari eragiten dion beste edozein gaitzek jota nork bere borondatea adierazi ezin duenean erabiltzen da. 

Ohiko zalantzak

Ohiko galderetako bat dokumentua aldatzeko edo baliogabetzeko aukerari buruzkoa da: erabiltzaileak nahi duenean eguneratu edo baliogabetu ditzake jarraibideak. Hala ere, argitu behar da dokumentu horrek ez duela eutanasia eskatzearekin zerikusirik, tratamendu medikoetan mugak eta lehentasunak ezartzen baititu.

Ordezkariaren papera

Dokumentuak, halaber, ordezkari bat izendatzeko aukera ematen du, konfiantzazko pertsona bat, eta hori arduratuko da islatutako erabakiak betetzen direla zaintzeaz. Ordezkari horrek izango ditu, nagusiki, medikuen taldearekin hartu-emanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak