Gizartea -

Epaiketa

Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei Iparraldera sartzen laguntzeagatik auzipetutakoen epaiketa

Defentsak aurkeztu dituen auzi aurreko galderak aztertzeko denbora behar duela argudiatu du epaileak. 'J'acusse' izeneko kanpainan ia 3.600 auto-inkulpazio batzea lortu dute auzipetuek.

Auzipetuen aldeko manifestazioa egin zuten urtarrilaren 26an. Argazkia: EITB Media.
Auzipetuen aldeko manifestazioa egin zuten urtarrilaren 26an. Argazkia: EITB Media.
Auzipetuen aldeko manifestazioa egin zuten urtarrilaren 26an. Argazkia: EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, asteartea, egitekoak ziren Baionan migratzaileei laguntzeagatik auzipetu zituzten zazpi militanteen aurkako epaiketa, baina urriaren 7ra atzeratu dute, defentsak egindako auzi aurreko galderak aztertzeko denbora behar dutelako.

Korrika igarotzen zela baliatuta, 36 migratzaile Ipar Euskal Herrian sartu ziren, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuta. Zazpi lagun auzipetu ditu Frantziako Justiziak kasu horregatik, migratzaileei laguntzea leporatuta.

Atzerapen hori lehen urrats modura hartu dute auzipetuek Baionako Auzitegian elkartasuna adierazteko bildu diren dozenaka lagunen aurrean, eta borrokan jarraitzeko deia egin dute.

Hain zuzen ere, azken asteetan martxan jarri duten 'J'acusse' izeneko kanpainan 3.513 lagunen auto-inkulpazioa lortu dituzte.

Auzipetutakoen artean kideak dituen LAB sindikatuak Europako migrazio politikak kritikatu ditu. Endika Perezen hitzetan, herritarrak "hiltzera kondenatzen dituzten politika horiek dira epaitu behar direnak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Iparraldea albisteak Baionako albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea