Gizartea -
TRAFIKOA
N-634 errepidea berriro ireki dute Getaria eta Zarautz artean, baina Zumaiaraino itxi dute olatuengatik
Galtzadara lur eta harri ugari erori dira goizaldean, eta errepidea bi noranzkoetan zarratu behar izan dute. Luze joko du, makinak behar baitituzte bidea garbitzeko eta bihar ikusiko da egonkor geratzen den.
EITB MEDIA
Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidearen zatia berriro ireki dute gaur arratsaldean, baina itxita egongo da lehen udalerria eta Zumaia lotzen dituena, olatu handien ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bi zatiak 15:30ean itxi dituzte, goizaldeko 07:40an berriro ireki ostean, olatuen ondorioz.
Bide hori bera, Deba parean, txandaka ireki da, semaforo batek araututa, 18:40an. Itxita zegoen bi noranzkoetan, astelehen goizaldean izandako lur-jausiaren ondorioz.