Gizartea -

Gertakizuna

Donostiako emakumearen heriotza ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak

Ertzaintzaren hipotesi nagusia lapurreta da. Hilotza emakumearen zaintzaileak atzeman zuen, San Martin kaleko etxebizitza batean.

Hilotza San Martin kaleko etxebizitza batean aurkitu dute. EITB
Hilotza San Martin kaleko etxebizitza batean aurkitu dute. EITB
Emakume bat hilik aurkitu dute, Donostiako etxebizitza batean

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laurogeita hamahiru urteko emakumezko bat hilik aurkitu zuten asteazkenean Donostian, indarkeria zantzuekin.

Gorpua emakumezkoaren zaintzaileak atzeman zuen, 23:00etan, San Martin kaleko etxebizitza batean.

Lehen ikerketen arabera, baliteke lapurreta izatea homizidioaren eragilea, bitxi guztiak desagertu baitira. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

Ertzaintza emakumezkoa hiltzeko erabilitako arma, labana bat, bilatzen ari da, eta, zeregin horretarako, inguruetako edukiontzi guztiak zigilatu ditu.

Emakumeak bakarrik bizi diren pertsona edadetuentzako Gipuzkoako Aldundiak ematen duen telelaguntza zerbitzua zeukan.

Hilotza Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute, aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea