Gizartea -
Metroa
Metro zerbitzua martxan atzera, Plentzia eta Urduliz artean erori den zuhaitza erretiratu dute eta
Bidean zegoen trenak atzera egin behar izan du eta Plentzia metro zerbitzu gabe egon da zuhaitza erretiratu bitartean.
EITB Media
Atzera martxan da metro zerbitzua Plentzia eta Urduliz artean, haizeagatik erori den zuhaitza dagoeneko erretiratu baitute.
Arratsaldeko 14:30 inguruan zuhaitz bat erori da katenariatik gertu eta tarte horretan eten egin behar izan dute metro zerbitzua.
Metro Bilbaok azaldu duenez, bidean zegoen trenak atzer egin behar izan du eta Plentzia metro zerbitzu gabe egon da eroritako zuhaitza erretiratu bitartean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea