Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da Eibarren, autobus batek harrapatuta

Bizkaibusen autobus batek harrapatu du adineko emakumea, eta bertan hil da.

Ezbeharra jazo den lekua, Eibarren. Argazkia: EITB MEDIA
Ezbeharra jazo den lekua, Eibarren. Argazkia: EITB MEDIA
Ezbeharra jazo den lekua, Eibarren. Argazkia: EITB MEDIA

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da larunbatean Eibar (Gipuzkoa) erdigunean, autobus batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Istripua Egogain kalean gertatu da, 19:30 aldera. Bizkaibusen hiriarteko autobus batek harrapatu du adineko emakumea, eta bertan hil da.

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

21:30 aldera eraman dute gorpua Donostiako auzitegi-medikuarenera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Eibar Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak