Gizartea -
Hezkuntza
Hasi egin da Euskadin 2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina
Aurrematrikula derrigorrezkoa da 2 urteko gelan izena emateko, ikastetxe batean lehen aldiz erregistratzeko eta hizkuntza-eredua aldatzeko. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik epea.
Agentziak | EITB Media
EAEko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea otsailaren 3an abiatu eta hilaren 14an bukatuko da. Seme-alabak Haur Hezkuntzako bi urteko gelan edota ikastetxe batean beste edozein mailatan lehen aldiz izena emateko derrigorrezkoa da. Halaber, zentroz edo hizkuntza-ereduz aldatu nahi dutenek ere egin beharko dute.
Gurasoek nahi beste ikastetxe aukeratu ahalko dituzte. Horietako bakar batean plaza lortu ezean eta inguruan erreferentziazko zentro bat izan ezean, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak beste plaza bat eskainiko die erreferentzia eremuan.
Eskatzaileen behin-behineko zerrendak martxoaren 5ean argitaratuko dituzte, eta behin betikoak, berriz, apirilaren 15ean.