Gizartea -

Trafikoa

Auto baten gidaria hil da kamioi batekin talka eginda, A-68an, Tuteran

21 urteko gizonezko errioxar batek izan du istripua, eta lekuan bertan hil da.

Istripua Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnedoko (Errioxa) 21 urteko gizonezko bat hil da pasa den igandean, 19:58an, Tuteran (Nafarroa), A-68 errepidearen 98. kilometroan izandako istripu batean.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, autoak kamioi bat jo du atzetik, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua autoaren barrutik.

Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Zaragozara bidean. Foruzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak