Gizartea -

Bizkaia

Basauriko suteagatik hustutako eraikinetako bizilagunak ezingo dira oraingoz etxera itzuli

Euren etxeetatik irtenarazitako auzokideak hotel batean daude momentuz. Bizitoki bat topatzeko lanean dabil Udala, Etxebizitza Sailarekin eta Alokabiderekin.

Basauriko auzokideak, suteak eragindako kalteak ikusten. Argazkia: EFE
Basauriko auzokideak, suteak eragindako kalteak ikusten. Argazkia: EFE
Basauriko auzokideak, suteak eragindako kalteak ikusten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean Basauriko Kareaga Goikoa kalean izandako sutearen ondorioz, 1., 5. eta 7. atarietatik irtenarazitako bizilagun guztiak ezingo dira momentuz euren etxeetara itzuli, teknikarien txostenen zain baitaude.

Udalak azaldu duenez, auzokide horiek hotel batean jarraituko dute. Bizitoki bat topatzeko lanean dabil Udala, Etxebizitza Sailarekin eta Alokabiderekin.

Oraingoz, ezingo dute etxera itzuli. Teknikariek eraikinak ikuskatu dituzte astelehen honetan berriro, eta txostenak egiten dabiltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak