Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Donostian, hainbat istripuren ondorioz pilaketak egon ondoren

07:30 aldera gertatu dira istripuak, denak arinak, GI-20 eta GI-40 errepideetan, Bilboko noranzkoan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goiz korapilotsua izan da gaurkoa Donostiako errepideetan. Goizeko lehen orduan izandako hainbat txapa-istripuk pilaketak eragin dituzte hiriburua inguratzen duten GI-20 eta GI-40 errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Batetik, GI-20an 4 kilometrorainoko ilarak sortu dira, Bilboko noranzkoan, hainbat ibilgailuk izandako istripuen ondorioz.

Bestalde, GI-40an 3 kilometroko pilaketak egon dira, horiek ere Bilboko noranzkoan. Bi autok elkarren kontra jo dute.

11:30 ingururako egoera bideratuta zegoen eta trafikoa bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak