Gizartea -
Euro zaparrada
Loteriaren lehen saria Gernikan eta Getxon egokitu da
Lehen saria, 600.000 eurokoa, 41.095 zenbakiari egokitu zaio, eta Gernikako San Juan kaleko administrazioan eta Areetako kale nagusikoan saldu dituzte.
Erredakzioa
Loteria nazionaleko lehen saria Gernikako eta Getxoko bi administraziotan egokitu da. Beste zenbait dezimo Murtziako Lorca herrian saldu dituzte, Estatuko Loteria eta Apustuen arduradunen arabera.
Lehen saria, 600.000 euro, 41.095 zenbakiari egokitu zaio, eta 3. frakzioak eta laugarren serieak hiru milioiko sari berezia izan dute.
41.095 zenbakia hiru administraziotan saldu dute, horietako bi bizkaitarrak: Gernikako San Juan kalekoa eta Areetako kale nagusikoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea