Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ezarri dute elurragatik Euskadiko barnealdean, ostiral gauetik larunbat goizera arte
Elurra egin lezake 600 metrotik gora barnealdean, ostiral gauean eta larunbat goizaldean. Baliteke goialdeetan zentimetroko elur pilak bost lizatea.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostiral gauerako (otsailak 7) eta larunbat goizerako (otsailak 8) Euskadiko barnealdean, elurra dela eta. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatuko da, eta baliteke Arabako ekialdean beherago ere egitea.
Larunbat goizean, elur-kota 1.000 metrora igoko da, eta prezipitazioak ahulak edo ertainak izango dira, batez ere Kantauri isurialdean. Halaber, aurreikusi da 1.000 metrora 5 zentimetro arteko elur pilak izatea, eta kota baxuagoetan pilaketa txikiagoak izan daitezke.
Euskalmetek elurra botako duen eremuetan arreta handiz gidatzeko gomendioa eman du, batez ere mendiko errepideetan, elurrak eta hotzak arazoak sor baititzakete.
Bestalde, amaitutzat eman dute abisu horia tenperatura minimoengatik eta izotzagatik.