Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Epaileak espetxera bidali du Irunen ama labana batekin hiltzea egotzita auzipetutako gizona

Erasoa asteazkenean jazo zen, 13:30 aldera. Ustezko erasotzailea amaren etxera joan zen, eta bertan labana batekin eraso egin omen zion.

Hilketa emakumearen etxebizitzan. EFE.
Hilketa emakumearen etxebizitzan
Hilketa emakumearen etxebizitzan. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak ostiral honetan erabaki du espetxeratzea asteazkenean Irunen amari labanaz eraso egiteagatik atxilotutako 47 urteko gizona.

Atxilotu ostean ertzain-etxera eraman zuten, eta ostiral goizean utzi dute epailearen esku. Galdekatu ostean, epaileak espetxera bidali du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Gertakariak asteazkenean izan ziren, 13:30ean, Irunen. Ustezko erasotzailea amaren etxera joan zen, eta labana batekin eraso egin omen zion. Ustezko erasotzailearen izeba batek eta biktimaren bikotekideak esku hartu zuten emakumeari laguntzeko, eta erasotzaileak motozikleta batean alde egin zuen.

Biktima ospitalera eraman zuten, larri; ustezko erasotzailea, berriz, minutu batzuk geroago atxilotu zuten, hilketa saiakera egotzita. Azkenean, emakumea 22:30 aldera hil zen, ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak