Gizartea -

Sutea Erandion

Sutean kaltetutako eraikineko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli, suak sistema elektrikoa hondatu baitu

Erandioko Ibarra kaleko 5. atariko bizilagunak ezingo dira oraindik etxera itzuli, argindarrik ez baitago bertan. Su hartu zuen etxebizitzaren gaineko eta azpiko etxeetan ere kalteak daude, baina, udal teknikarien arabera, suak ez du kalterik eragin eraikinaren egituran.

Así ha quedado la casa incendiada en Erandio. Foto: Radio Euskadi
Así ha quedado la casa incendiada en Erandio. Foto: Radio Euskadi
Así ha quedado la casa incendiada en Erandio. Foto: Radio Euskadi

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erandioko udal teknikariak gaur izan dira Ibarra kaleko 5. atarian su hartu zuen eraikina ikuskatzen, egurrezko egitura duen eraikina zein egoeratan geratu den ikusteko, eta suak ez duela eraikinaren egituran kalterik eragin baieztatu dute. 

Hala ere, eraikinean bizi diren bederatzi familiak ezingo dira oraingoz etxera itzuli, suak sistema elektrikoa hondatu baitu, eta, ondorioz, ez baitago argindarrik eraikin osoan. Gaur premiazko gauzak jasotzera sartu ahal izan dira. 

Erre den etxebizitzaren gaineko nahiz azpiko etxeetan ere eragin ditu kalteak suak. 

Bost pertsona artatu behar izan zituzten ostiral arratsaldean piztu zen sutean kea arnasteagatik. Sua 18:30ean piztu zen, bost pertsona erreskatatu behar izan zituzten suhiltzaileek, eta horietako bi Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio albisteak Bizkaiko albisteak Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak