Gizartea -

Gertakariak

Bi lagun zauritu dira arma zuriz Gasteizko diskoteka baten atarian izandako borrokan

Bi zaurituak Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte. Ez dute argitu erasotzailea nor izan den, eta arma ez da agertu, oraingoz.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko zauritu dira arma zuriz Gasteizko Alaba Jeneralaren kaleko diskoteka baten atarian izandako borrokan, Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. 

Zaurituetako batek bizkarrean du zauria, eta besteak eskuan, bere burua babestu nahian eginda. Biak ala biak Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte. 

Hainbat pertsona nahasi dira borroka horretan, eta bertaratutako agenteek hainbat lagun identifikatu, lekukotzak jaso eta gertakariaren nondik norakoak ikertu dituzte, baita gertaeren inguruak ikuskatu ere. 

Ez dute argitu erasotzailea nor izan den, eta arma ez da agertu, oraingoz. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak