Gizartea -
BARTZELONA
Eztabaida Terrassako inauterietako kartel bat dela eta, gotzain bat lau hankatan eta takoiekin agertzen baita
La Mascarada kofradiaren arduradunen aurkako salaketa aurkeztu du Abogados Cristianos Fundazioak Terrassako epaitegian, gorroto delitu batengatik eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitu batengatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Terrassako (Bartzelona) inauterietako kartelak erakunde erlijiosoak gogaitu ditu, gotzain bat agertzen baita, bizkarrez, lau hankatan eta takoi gorriekin. Abogados Cristianos Fundazioak salaketa jarri du Terrassako epaitegian La Mascarada kofradiaren arduradunen aurka.
Gorroto delitu eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitu bana egon daitezkeela diote, eta, horregatik, kartela kentzea eskatzeko kautelazko neurriak eskatu dituzte, erakunde kristauak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Irudian (anonimotasuna gordetzea nahiago izan duen egile baten lana) gotzain baten ipurdia agertzen da, buruan mitra bat duela. Lau hankatan dago eta takoi altuko zapata gorriak daramatza. Gotzainaren inguruan, garaiko jantziekin jantzita dauden pertsona batzuk ikusten dira.
Terrassako Erlijioen arteko Kontseiluak ere kritikatu du kartela. Kontseiluak deitoratu egin du kartelaren edukia eta joan den ostiralean aurkeztu zen lekua: hiriko hilerriko panteoi batean.