Gizartea -

BUSTURIALDEA-URDAIBAI

Guggenheim Urdaibai proiektuari buruz egingo den entzute prozesuak 1.000 lekukotasun bilduko ditu 2025ean

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egingo den prozesuak bost fase izango ditu, "elementu komunak identifikatzea" helburu.

Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzute prozesuaren aurkezpena.
Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzute prozesuaren aurkezpena
Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzute prozesuaren aurkezpena.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzute prozesua hasiko dute laster Busturialdea-Urdaibai eskualdean, eta 2025ean zehar gauzatuko da.

Entzute prozesua Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egingo da, eta, horren bidez, 2025ean 1.000 lekukotasun baino gehiago biltzea aurreikusten da.

Prozesua erronkei lankidetza dimentsiotik heltzeko beharrizanean oinarrituta dago, eta bost fase izango ditu: eragile guztien mapa egitea, kontakizunak biltzea, pertzepzio patroiak identifikatzea, interpretazio kolektiboa egitea eta iradokizunak eta ekarpenak aurkeztea.

Gaur goizean aurkeztu dute, Gernika-Lumon, Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzute prozesua, eta bertan izan dira, besteak beste, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

"Eztabaida sozial konplexua da esku artean duguna; izan ere, pertzepzio positiboak eta negatiboak nahasten dira Busturialdea-Urdaibain Guggenheim Museoa handitzeko proiektuak izan ditzakeen inplikazioak direla eta", Elixabete Etxanoberen arabera.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak azaldu duenez, "ez da ohiko prozesu bat izango; herritarrei entzuteko eta haien pertzepzioak hobeto ulertzeko borondate zintzo eta sakon bati erantzuten dion prozesu neutrala izango da. Halaber, argi utzi nahi izan du helburua ez dela "konbentzitzea", "batzen gaituzten elementu komunak identifikatzea" baizik.  

Elkarrizketa egiteko prest dauden pertsonek hala eskatu beharko dute honako helbide elektroniko honen bidez: urdaibai@agirrecenter.eus.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Guggenheim museoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Artea Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Azken kultur albisteak Gaurko azken ordukoa Urdaibairi buruzko albisteak