Gizartea -

EGURALDIA

Giro epel eta hego-haizetsua aste osoan

Maximoak 19 ºC-raino iritsiko dira, eta egun lainotuak eta argiak tartekatuko diren arren, ez da euririk espero eta eguzkia nagusituko da.

Bilbo. Argazkia: EFE
Bilbo. Argazkia: EFE
Bilbo. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuko joerari jarraituko dio abiatu berri dugun aste honek. 18 ºC inguruko tenperatura maximoak izango dira aste osoan, eta beroagoak ere, asteburua gerturatu ahala.

Astelehen goizaldean eta goizean goiz, hodei dezente izango ditugu oraindik, batez ere kostaldean eta ekialdean, eta baliteke itsasertzetik gertu zaparradaren bat edo beste botatzea. Egunak aurrera egin ahala, hodeiak desegiten joango dira, eta goi-hodeiak soilik geratuko dira arratsaldean. Hego-haizea ibiliko da goizean eta ekialdekoa, arratsaldean. Tenperatura apur bat jaits daiteke.

Asteartean, erdi-mailako hodei eta goi-hodei asko ikusiko ditugu, eta hegoaldeko haizea indartu egingo da. Zeru grisa izan arren, hodei horiek ez dute ondoriorik izango. Giro epela izango dugu, batez ere ipar partean, hegoaldeko haizearekin batera tenperaturak gora egingo baitu. Hegoaldean, ordea, baliteke graduren bat jaistea. Hego-ekialdeko haizea zakar ibiliko da eguneko momentu askotan, batez ere ekialdean.

Ostegunean, tenperatura gehiago igoko da, eta zerua argitu egingo da. Ostiralean, berriz, antzeko joera espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak