Gizartea -

GERTAERA

Ertzaintzak 44 pertsona identifikatu ditu Gasteizen, gazte taldeen topaketa batean

200 gazte baino gehiago joan ziren Salburua auzora, sare sozialetan buruz buruko futbol norgehiagoka deitu zutelako gazte-bandek.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat jarri zuen abian atzo Gasteizko Salburua auzoan, sare sozialen bidez deitutako buruz buruko futbol norgehiagokara gazte-bandak joan zitezkeelakoan.

200 gazte baino gehiago bertaratu ziren, eta horrek Herritarren Babeseko eta ordena publikoko agenteak mobilizatzea eragin zuen, gerta zitezkeen istiluak prebenitzeko, elkarren artean etsaiak diren bandetako kideak agertzea barne.

Operazioa 21:00ak aldera amaitu zen, eta ez zen aparteko istilurik izan; 44 pertsona identifikatu zituzten. Horietako lau deialdiaren arduraduntzat jo zituzten.

Horrez gain, hiru espediente administratibo ireki zituzten substantzia estupefazienteak eramateagatik eta bat, desobedientziagatik. Agenteek lurrean aurkitutako labana bat ere konfiskatu zuten.

Inguruko bizilagunak haserre agertu ziren arratsaldean zehar bildutakoek egindako zalapartagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak