Gizartea -

Gipuzkoa

4 urteko kartzela zigorra Irungo Txingudi ikastolako irakasle ohi bati, neska bati sexu erasoa egiteagatik

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak adin txikiko neska bati (12 urte) sexu gehiegikeriak egiteagatik zigortu du irakaslea. Biktimaren lekukotasuna froga nagusia izan da epaiketan.

Irungo Txingudi ikastolaren argazkia. Ehige.
Irungo Txingudi ikastolaren argazkia. Ehige.
Irungo Txingudi ikastolaren argazkia. Ehige.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Irungo Txingudi ikastolako irakasle ohi bati, 2016-2017 ikasturtean 12 urteko neskato bati sexu abusuak egiteagatik. Biktimak lau urte geroago kontatu zien gertatutakoa gurasoei, eta 2020an jarri zuten salaketa.

Epaiketan, biktimaren testigantza izan da elementu nagusia, eta horretan oinarrituta hartu du epaimahaiak erabakia. Zigortutako irakasleari helegitea aurkezteko aukera geratzen zaion arren, biktimaren abokatuak esan du epaiak aurrekari garrantzitsu bat ezar dezakeela.

Hezkuntza Sailak ez du xehetasunik eman auzia judizializatuta dagoela argudiatuta, baina EITB Mediak jakin ahal izan duenez, azken bost urteetan irakaslea ez da aritu ikastolan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak